top of page

Grupo Agência Alcântara

Público·53 membros

Aulki Jokoa Uxue Alberdi Pdf Download _VERIFIED_



"Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzeabaino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahidudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzitaerantzuten dut. Daukadan politena da".Umeen jolasa ez ezik,bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko dalekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia.




Aulki Jokoa Uxue Alberdi Pdf Download



Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzeabaino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahidudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzitaerantzuten dut. Daukadan politena da.Umeen jolasa ez ezik,bizitzaren metafora da aulki-jokoa: aldiro gutako bat geldituko dalekurik gabe, eta utzi egin beharko du joko-zelaia. Maitasuna,gerra, askatasuna, errebeldia gai handi eta eternalak ageri diraherri txiki bateko biztanleen bizitzetan. Hiru emakumeren ahotsekjosten dute eleberri honen sarea: Teresa, Martia eta Eulali haurrakezagutuko ditugu, adokinetan korrika, baita haiek berak gaztetanere, beren ilusio eta hausturekin, eta pasarte horiekintartekaturik pertsonaia berberak gaur egun, arratsaldero kafeahartzen, gozotegian, nor bere aulkian.


Haurtzaroko jolasen artean, gutako askok gogoratuko duguaulki-jokoa deritzana. Garaiko inozentzia kontutan izanik, norkesango luke joko soil batek baino askoz ere kutsu transzendenteagoaeduki zezakeenik?


Joko soil honetan jostatu ez denak ez du zertaz kezkatubeharrik, izan ere, mundu honetan jaio izate hutsak bilakatzengaitu aulki-jokoaren parte-hartzaile. Bizitzaren metafora gisaaurkezten zaigu Uxue Alberdiren lehenengo eleberri honetan, bizitzaeta heriotzaren mugan kokatzen gaituen joko baten antzera;bizitzaren eguneroko gauza minimoen erritmora dantzatzeko indarraedukitzeak aulki bat ziurtatzen digu, gauzak aldatzeko indarramantenduz. Hala ere, joko guztietan bezala, norbaitek galdu beharradu eta idazleak esan bezala, egutegiko azken orria bere lekutikerauzteko indarra galtzen duenean hilko da andrea.


Belaunaldi baten amaiera dakarren aulki-jokoa da Kantoietakozilbor marroixka duen belaunaldia gazteagoei lekua uzten dienazilbor txurixka duen belaunaldia eta mundua aldatzeko lekukoahartuko dutenei bidea zabaltzen diena. Baina, zorionez alazoritxarrez, garaiak ez dira errepikakorrak eta belaunaldi batekinbeste bat dator. Azkenik, geratzen zaigun gauza bakarra guztiontzatberdina izango da: aulki-jokoa.


Nork ez du umetan (eta nagusitan ere, euskaltegian bertan,akaso), aulki-joko batean parte hartu? Badakigu musikagelditutakoan aulki gabe gelditu dena betiko geratzen dela kanpoan.Bada, Uxue Alberdik bizitzaren metafora dakarkigu bereaulki-jokoarekin. Teresa, Martia eta Eulaliarratsaldero-arratsaldero elkartzen dira lagunekin Kantoietakogozotegian. Aiton-amonek guztien artean mila urte baino gehiagodituzte, baina aulkiak soberan geratzen hasi dira, eta badakite ezdirela berriro kopurura ailegatuko. Hurrengo aulkia kendubitartean, hiru protagonistek orainaldiko elkarrizketa, bizipen etagogoetak iraganeko oroitzapenekin tartekatuko dituzte. Ez dakontakizun lineala, eta narratzailea ere aldatzen doa. Lehenpertsonan kontatzen dituzte hiru protagonistek beraienak, etahorrela bagoaz, puzzle bat balitz bezala, lehengo eta oraingogertakizunak lotzen, beraien arteko harremana ulertzen, eta beraienbizitzan garrantzitsuak izan diren pertsonak ezagutzen. Batez ereumezarokoak eta gaztarokoak.


Oraingo liburua Aulki-jokoa da eta zure aurrekoa, aldiz, Aulkibat elurretan. Jarraipena al da? Ez alderantziz. Egia esan, aulkienbila baino gehiago, aulkietatik ihesi ibili naiz. Idatzi ahalakonturatzen nintzen hiru aulki garrantzitsu zeudela liburuan, bainaez du zerikusirik aurrekoarekin, ez estiloan, ezta gaietan ere.Gainera, izenburua saihesten saiatu naiz, baina azkenean liburuabiltzen duen metaforarik onena iruditu zait Aulki-jokoa.Kasualitateek horrelako indarrarekin jotzen dutenean kasu eginbehar zaiela pentsatzen dut, eta horregatik halaxe gelditu da.


Eta metafora horrek biltzen duena zer da? Zer daAulki-jokoa?Aulki-jokoa bizitzaren metafora da. Denok gabiltzadantzan aulki batzuen inguruan, baina beti egongo da dantzan arigarenak baino aulki bat gutxiago. Aulki-jokoko protagonistak 80-95urte artekoak dira; atzera eta aurrera dabil liburua, beraiengaztetako istorioak eta gaur egungo elkarrizketak kontatuz. Aldebatetik hiltzen doaz, adinagatik, naturak horrela eskatzen duelako,eta fisikoki ere hori ikusten da nobelan: norbait hiltzen denean,bertako gozotegiko langileak aulkia hartu eta beste mahai bateraeramaten du, jendea tente baldin badago. Horretaz gain, beste biaulki garrantzitsu ere badaude nobelan, eta aulki horien jokoa erebada.


Informações

Bem-vindo ao grupo! Você pode se conectar com outros membros...

membros

bottom of page